Arautegia

Arautegia pdf formatuan deskargatu

1. artikulua: ZARAUZKO IRAUPENEKO IBILALDIA

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatutako ibilaldi hau mendian egindako ibilaldi herrikoia da, eta kirola eta kultura dira helburu bakarrak. Beti ere, Natura errespetatuz mendizaletasuna bultzatzea, eta Zarautz inguruko mendi, txoko, eta ibilbideak erakustea.

Zeharkaldi hau Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien 7. zirkuituan sartua dago.

Ibiltarien partehartzea sustatu asmoz, eta fisikoki hain prestatuak ez daudenentzat Ibilaldi Txikia antolatu da.

2. artikulua: ERANTZUKIZUNAK

Parte hartzaileek garbi izan behar dute zeharkaldi hau mendi−ibilaldi bat dela, eta kirol−jarduera horren arriskuak dituela. Pagoeta Mendizale Elkarteak ez du bere gain hartzen parte−hartzaileei ibilbidean edo ibilaldiaren ondorioz gertatutako istripuen, galdutako objektuen, edo izandako min eta zaurien ardura. Parte hartzaileek uko egiten diote Elkartearen kontra erreklamazioak jartzeari, edo indemnizazioak eskatzeari.

Mendi jarduera hau edo gainerakoak egiteko Federatua egotea gomendatzen da. Elkarteak, jarduera hau bertan behera uzteko, edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.

3. artikulua: IBILALDIAK

Zarauzko Iraupeneko Ibilaldia: 2008ko Apirilaren 13an egingo da. 45 km. ingurukoa izango da. Igoera pilatua 2.450m. Jaitsiera pilatua 2.450m.

Zarautz − Garate gaina − Meaga − Indamendi (kontrola)− Urdaneta auzoa (anoa gunea) − Altzolara − Santa Engrazia baseliza (kontrola) − Komisiolatza − Iturriotz (anoa gunea)− Altzuruzelai − Murugil − Pagoetako gurutzea (kontrola) − Laurgain auzoa − Iturraran Pagoetako Parketxea (anoa gunea) − Agorregi (kontrola) − Lukun aisia gunea − Zarautz. 9/10 ordu inguruan burutzen da.

Ibilaldi Txikia: 27.300 km. Ingurukoa. Igoera pilatua, 1.340m. Jaitsiera pilatua, 1.340m.

Zarautz − Garate gaina − Meaga − Indamendi (kontrola)− Urdaneta auzoa (anoa gunea) − Pagoetako gurutzea (kontrola) − Laurgain − Iturraran, Pagoetako Parketxea (anoa gunea) Agorregi (kontrola) − Lukun aisia gunea − Zarautz . 6/7 ordu inguru.

4. artikulua: IZEN− EMATEA

Martxoaren 25etik apirilaren 11ra arte egin daiteke.Horretarako federatuek 6 €, eta federatu gabeek 8 €, ordaindu behar dute ondoren agertzen diren kontu−korronteetako batean dirua sartuaz, eta ordain agiriak Pagoetako Elkartera helarazi , edo irteera gunean kontrol−txartela jasotzerakoan aurkeztu behar dira. Federatuta daudenek federatu txartela ere bai.

Euskadiko Kutxa (Kaja Laborala) 3035 0029 61 0290081192
Kutxa: 2101 0076 51 0107873523

Izen−ematea ondorengo bide hauetatik egin daiteke:

Izena emateko behar diren datuak: Izena eta bi abizen, federatuta zauden ala ez, eta federatua bazaude, klubaren izena, eta N.A. zenbakia

Parte−hartzaileen kopurua 800 ibiltaritara mugatua da

5. artikulua: ZERBITZUAK

Elkarteak lokal bat prestatuko du koltxonetekin, bezpera gauen bertan lo egin nahi duten guztientzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute.

Ibilaldia amaitzean dutxatu nahi duenarentzat zabalik egongo dira Aritzbatalde Udal Polikiroldegian 14:00etik 20:00era

6. artikulua: IRTEERA

Zarauzko Iraupeneko Ibilaldia goizeko 7:00ean hasiko da, eta era mailakatuan emango da irteera, gutxi gora−behera 25 parte−hartzaile minutuko. Izen−ematearen hurrenkeraren arabera

Ibilaldi Txikia: Goizeko 8:00ean hasiko da eta partehartzaileek xehetasunei dagokionez aurrekoaren arauak bete behar dituzte.

Irteera eta amaiera Zinema, Pilotaleku zaharrean (Tren geltoki ondoan)

7 .artikulua: KONTROLAK

Parte−hartzaileek Iraupenekoa, ala Txikia−ri dagokion Ibilbidea egin, eta ezarritako kontroletatik igaro behar dute. Kontrol horietan martxa−txartela erakutsi behar dute, zigilua jartzeko.

Kontrolak: kontrol−txartelean adierazitako gutxieneko eta gehieneko denbora tartean egongo dira zabalik. Gutxieneko denboraren azpitik, edo gehienekoaren gainetik ez da zigilua jarriko.

8. artikulua: BALIZAK

Ibilbidea plastikozko zinten bidez markatuta egongo da. Antolakuntzako kideek azken parte−hartzailearen atzetik egingo dute ibilbidea, zintak jasoaz, eta zeharkaldia itxiz.

9. artikulua: HORNIDURA

Parte−hartzaileei jarduera hau egiteko beharrezkoa den elikagaia ekartzea gomendatzen zaie. Antolakuntzak fruitu lehorrak, fruta, eta freskagarriak jarriko ditu.

Ibilbideko gune estrategikoetan sorospen zerbitzuak egongo dira.

10. artikulua: ERRETIRADA

Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte−hartzaileek antolakuntzako kideei eman behar diete txartela, edo bestela 689 045321 telefono zenbakian jakinarazi. Erretiratzeko punturik egokienak Urdaneta auzoa, Iturriotz, eta Iturraran dira.

11. artikulua: BUKAERA

Antolakuntzak ezarritako denboren barruan (Iraupeneko Ibilaldia 7:30 − 11:10, eta Ibilaldi Txikia 5:45 − 9:00) ordu tartean zeharkaldia burutu, eta hori ziurtatzen duen martxa−txartela erakutsiz gero diploma, eta oparia emango zaie helmugan